
Eusko Labela duten Hegalaburra eta Hegaluzea kalitate handiko arrainak dira, euskal arrantzaleek banan-banan harrapatutakoak betiko moduan, horri esker arrantza-lekuen iraunkortasuna eta itsasoko baliabideen iraupena ziurtatzen da.
Horiek Euskadiko arrantza-portuetara iristen direnean eta deskargatzeko une horretan bertan, gure adituek aukeratu egiten dituzte. Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenei bakarrik jarriko zaie Eusko Labelaren ziurtagiria.
Ezaugarri bereizleak:
- Espeziea
Hegaluzea edo Atun Zuria (Thunnus alalunga) eta Hegalaburra edo zimarroia (Tunnus thynnus)
- Aukeraketa zorrotza
Neurri eta freskotasun irizpideak kontuan hartuta, piezarik onenak bakarrik aukeratu eta identifikatzen dira.
- Gutxieneko neurria errespetatzen da
Hegaluzea 4 kg-tik aurrera
Hegalaburra edo zimarroia 8 kg-tik aurrera.
- Eskatzen den freskotasun-maila
“Aparta” eta “A”
