
Eusko Labela duten Hegaluzearen eta Hegalaburraren kanpaina kontsumitzailearentzat
1. Promozioaren aldia 2011ko uztailaren 15etik irailaren 15era artekoa izango da.
2. Edozein pertsona fisikorentzako promozioa, nazio-esparrua du eta doakoa da.
3. Parte hartzeko bi bide daude: A) online jokoa B) erantzuteko kupoia
A) ONLINE JOKOA
Kontsumitzaileak joko honetan parte hartzeko www.bananbananharrapatuak.net web gunean erregistratu beharko du eta han agertzen diren 3 galdera erantzun.
Galderak zuzen erantzuten dituzten guztien artean zozketa bat egingo da eta erlaxatzeko bonuaren 4 irabazle aukeratuko dira. 2 gehiago aukeratuko dira erreserba moduan, irabazleetakoren batekin harremanetan jartzerik izango ez bagenu erabiltzeko.
B) ERANTZUTEKO KUPOIA
Eusko Labela duten Hegaluzearen eta Hegalaburraren promoziorako “parte-hartze kupoia” beren etxeetan jaso duten kontsumitzaileek parte hartu ahal izango dute erlaxatzeko beste 4 bonuren zozketan.
Horretarako Notario jaunak 4 gutun-azal aterako ditu galderak zuzen erantzun dituzten parte-hartzaileen artean eta beste bi erreserba moduan gordetzeko.
Erantzuteko kupoiarekin parte hartu ahal izateko, kupoi hori bidali beharko digu bere datu pertsonalekin batera honako helbidera:
30 Posta-kutxa – 48930 Getxo-Bizkaia, “Eusko Labela duten Hegaluzearen eta Hegalaburraren Promozioa” erreferentzia jarrita.
Zozketa, bi kasuetan, 2011ko irailaren 22an egingo da notariotzan bertan, bertako Miguel María Martínez jn. notarioaren edo Isabel Molpeceres and. notarioaren aurrean, horien bulegoa Mª Kristina Erreginaren kaleko 10 zk.ko
3.an dago, Getxon (Bizkaia), eta telefonoa 94 480 41 21 zenbakia da.
Nahi duten kontsumitzaileek “web” orriaren bidez edo “kupoi” bidez parte hartu ahal izango dute, baina pertsona bakoitzeko sari bat bakarrik emango da.
4. Zozketa egin ondorengo 10 egunetan emango zaie sarien berri irabazleei, irabazleek emandako datuetan oinarrituta. On line bidezko parte-hartzearen kasuan, parte-hartzaileak emandako emailera bidaliko da. Irabazleek hilabete 1eko epean erantzuten ez badute, erreserban daudenei emango zaie saria.
5. Oinarri osoak eta irabazleen zerrenda www.bananbananharrapatuak.net web gunean argitaratuko dira.
6. Kalitatea Fundazioko langileek ez dute parte hartzerik izango promozioan.
7. Promozio honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartu direla esan nahi du.
8. Datuak babesteari buruzko legeria betetzeko azaldu nahi dizuegu parte-hartzaileen datuak Kalitatea Fundazioaren fitxategi batean sartuko ditugula eta horien titularrek informazio horretan sartu, baliogabetu, zuzendu eta aurka egiteko eskubidea izango dutela Fundazioaren egoitzara idatzita: Muntsaratz Dorretxea, 48220 – Abadiño-Bizkaia; helbidera e-mail bat bidalita edo gure web gunearen bidez.
9. Sariaren deskribapena:
Horren barne 2 lagunentzat:
• Eguneko menua.
• Zirkuitu termal 1 sparekin (aukeratu den establezimenduaren arabera), sauna lehorra eta lurrun-bainua aromaterapiarekin.
• Erlaxatzeko masajea banilla-kremarekin.
• Kutxa 1 opari, produktu kosmetikoekin (laranja gorrien xanpua, oliba-oliozko gela eta gorputzean masajea emateko olio-botila).